FORO BAI 2026ko martxoa–ekaina

BAIk FORO BAI 2026 aurkezten du, pentsamenduaren, arkitekturaren eta berrikuntza garaikidearen ahots garrantzitsuenetako batzuk Iruñean bilduko dituen hitzaldi-zikloa. 2026ko martxotik ekainera bitartean, Rafael Argullol, Marc Angélil, Manuel Bouzas eta Fabio Gramazio izango dira programaren parte; bertan diziplinaren orainari eta etorkizunari buruzko funtsezko gaiak landuko dira: humanitateen lekua, jasangarritasuna, lurralde-oreka, teknologia eta materialtasun digitala. Hausnarketarako eta eztabaidarako gune ireki gisa pentsatua, FORO BAIk indartu egiten du institutuaren dimentsio publikoa eta prestakuntza, ikerketa eta ezagutzaren transferentzia gaur egun arkitektura eta eraikuntza eraldatzen ari diren gai nagusiekin lotzeko duen borondatea. Ziklo hau Lidera programak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak – Nafar Lansarek diruz laguntzen dute.
Lehen hitzaldia Rafael Argullolek emango du, eta 2026ko martxoaren 26an izango da, 18:30etan, Iruñeko Pinaquy Aretoan.
Bigarren saioa Marc Angélilek eskainiko du, eta 2026ko apirilaren 30ean egingo da, 18:30etan, Iruñeko Citadelako Arma Aretoan.
Hirugarren hitzaldian Manuel Bouzasek parte hartuko du, eta 2026ko maiatzaren 28an izango da, 18:30etan, Iruñeko IRIS Poloan.
Zikloa Fabio Gramazioren hitzaldiarekin itxiko da; azken saioa 2026ko ekainaren 25ean izango da, 18:30etan, Iruñeko Citadelako Arma Aretoan.
Hitzaldi guztiak doakoak izango dira, lekua bete arte.
Informazio gehiago FORO BAIren edizio honetako azalpen-dossierrean eta zabalkunderako kartelatan.