TECH TALKS BAI: Forma hartzen duten teknologiak. Eraikuntzari aplikatutako inprimaketa aurreratua

26/10/2026


TECH TALKS BAI: Forma hartzen duten teknologiak. Eraikuntzari aplikatutako inprimaketa aurreratua

Datorren urriaren 29an, BAIk TECH TALKS BAI saio berri bat antolatuko du, eraikuntza-sektoreari aplikatutako inprimaketa aurreratuaren eta fabrikazio-teknologia berrien aukeretan oinarrituta.

Forma hartzen duten teknologiak. Eraikuntzari aplikatutako inprimaketa aurreratua izenburupean, jardunaldian Fernando Veiga eta Fernando Varela bilduko dira, fabrikazio-sistema berriek arkitekturan eta eraikuntzan diseinatzeko, ekoizteko eta materialak aplikatzeko aukerak nola zabaltzen dituzten aztertzeko.

Fernando Veiga ingeniari doktorea da, fabrikazio aurreratuan eta gehigarrian espezializatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko irakasle titularra eta Institute of Smart Cities institutuko ikertzailea.

Fernando Varela Fisikan doktorea da Université Paris-Saclay unibertsitatean eta Ingeniaritza Mekanikoan doktorea Buenos Aireseko Unibertsitatean. Inkjet teknologietan eta elektronika inprimatuan espezializatua da, eta Materialight enpresako CEOa.

Saioak aukera emango du inprimaketa aurreratuko hainbat prozesutara hurbiltzeko eta fabrikazio garaikideko testuinguruetan dituzten aplikazioak ezagutzeko, eraikuntza-sektorean aukera berriak sortzeko duten gaitasunari arreta berezia eskainiz.

Noiz: 2026ko urriaren 29an, 10:00etatik 12:00etara

Non: 136. ikasgela, NUPeko Ikasgelategia, Iruñea

Aldez aurretik izena eman behar da: https://forms.gle/3SB1FmMdmmk2YjXG8

TECH TALKS BAI ekimenak ikerketa, ezagutza aplikatua eta garapen teknologikoa lotzeko topaketa teknikoak proposatzen ditu, sektoreari proiektatzeko, fabrikatzeko eta eraikitzeko moduak eraldatzen ari diren tresnak eta prozesuak hurbilduz.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua–Nafar Lansarek Lidera programaren bidez antolatutako jarduera, BAI - Building Architecture Institute-rekin lankidetzan.: