"Errealitate Handitua arkitekturan aplikatua" tailerra – Donostia
BAIk 2026ko ekainaren 8tik 12ra bitartean Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan antolatuko du "Errealitate Handitua arkitekturan aplikatua" tailerra, Diseinu–Berrikuntza–Teknologia Digitalen arloko jarduera berri bat, errealitate handituak arkitekturako proiektuaren fase desberdinetan duen potentziala aztertzeko. Tailerra arkitektura eta/edo ingeniaritzako graduko edo masterreko azken ikasleei, titulua duten arkitekto edo ingeniari gazteei, eta arloarekin lotutako Lanbide Heziketako goi-mailako ikasle edo tituludunei (D eta E mailak) zuzenduta dago, eta plaza mugatuak ditu. Jarduera %100 diruz lagunduta dago eta ez du matrikula-kosturik; izen-emate epea 2026ko maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.
“Harritik hologramara” azpititulupean, tailerrak errealitate handituaren hurbilketa kritiko eta aplikatua proposatzen du, arkitekturako egiaztapen-, balidazio- eta muntaketa-tresna gisa. Ikaskuntza-helburuen artean daude grabitatea eta egonkortasun geometrikoa ulertzea eredu birtualen bidez, VR/AR kontzeptuak proiektu baten aurretiko eta exekuzio garaiko lan-tresna gisa menderatzea, BIM eredu konplexuen koordinazioa AR laguntzaileen bidez obran esperimentatzea, eta arkitektura edo museografia enkargu erreal bat garatzea, sortze-, balidazio- eta muntaketa-prozesu osoa errealitate handituaren bidez gidatuta. Helburua, dosierrean azpimarratzen den bezala, ez da teknofilia hutsari men egitea, baizik eta tresnak sakon ezagutzea eta benetan proiektuaren zerbitzura jartzea.
Tailer honekin, BAIk berrikuntza teknologikoa, proiektu arkitektonikoa, ezagutza aplikatua eta errealitate profesionalarekiko lotura zuzena uztartzen dituen prestakuntza-eredua garatzen jarraitzen du.
TAILERRAREN DATU NAGUSIAK
Data eta lekua: 2026ko ekainaren 8tik 12ra, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa
Plazak: mugatuak
Helburua: Arkitektura eta/edo Ingeniaritzako Graduko eta Masterreko azken ikasleei, arkitekto edo ingeniari gazteei, eta arloarekin lotutako Lanbide Heziketako goi-mailako ikasle edo tituludunei (D eta E mailak) zuzendua
Izen-ematea:Doakoa, %100 diruz lagundua
Izen-emate epea: 2026ko maiatzaren 15era arte. IZEN-EMATE FORMULARIORA SARTU
Irakasleak: Iker Ordoño, Arantzazu Satrústegui, Gonzalo Álava Potoc, Ana Belén de Isla – OSOAestudio, Arkikus eta KREAN Group
Informazio gehiago: Tailerraren azalpen-dossierra
